AINHOA BERASARTE
K-STRETCH
Jendeari laguntzeko bokazioa eta txikitatik izan dudan osasunarekiko interesak bultzatu ninduten fisioterapia ikastera. Unibertsitateko tituluaz gain, osteopatiaren inguruko ikasketa zabalak egin nituen, eta horri esker, giza gorputzaren ulermen zabalagoa eta sakonagoa izan nuen.
Etengabe ikasten ari naiz, eta azken urteotan egin ditudan ikastaro eta prestakuntza batzuen artean, k-stretch metodoa deskubritu nuen. Metodo honen helburu nagusia mugikortasuna hobetzea da, arnasketarekin batera giharren tonua erregulatzen laguntzen duten postura eta mugimendu geldoen sekuentzia baten bidez.