OHARTU. BIZI. ELKARBANATU.
Numai Ongizate Zentroan, zuretzat izango den denboraz gozatzeko, zure burua ezagutzeko eta berriz konektatzeko aukera izango duzu. Egunerokoan erraz aplikatzeko tresna eta estrategia sorta bat eskaintzeko asmoz sortu zen gure zentroa.
Gure garapen-prozesuan osasuna modu integralean lantzea funtsezkoa dela ikusi dugu. Horregatik, hainbat faktore hartu behar dira kontuan; aurrejoera genetikoa, ohiturak, bizifilosofia, emozioen kudeaketa, adibidez. Horregatik, gure zutabeetako bat talde-lana da.
Esperientziaren ondorioz, zaintzea plazer bat dela badakigu, baina ohitura eta praktika osasungarriak ezartzea ez da erraza izaten beti. Bidean, baliteke amore emateko gogoa izatea; horregatik, bizitza osoago baterantz ematen duzun urrats bakoitzean lagundu eta animatu nahi zaitugu. Ovidio poetak zioen bezala: