K-STRETCH

TXUMAI ETA AINHOA BERASARTE

HYPOPRESSIVE AND LPF

Luzamendu adimentsuak gorputz osoan elastikotasuna, malgutasuna eta mugikortasuna berreskuratzeko.

K-Stretch Danilo Barziok sortutako hamaka bat da, jarrera hobetzeko eta tentsioak berriro orekatzeko. Gorputza posizio egokian eusteko aukera ematen du, konpentsazioak ezabatuz, hau da, ariketak egitean sortzen diren eragozpenetatik ihes egiteko gorputzak erabiltzen dituen mugimenduak ezabatzen ditu. Hamakaren plano mugikorrei esker, ariketen intentsitatea zure aukeren arabera oreka dezakegu, jarrera behartuak saihestuz.

K-stretch klaseak luzaketen eta gorputz-jarreraren berreziketa globaleko (RPG) ariketen errutina dira, hau da, aldi berean muskuluak eta ehunak luzatzen dira burutik oinetaraino. Ariketak motelak eta progresiboak dira, eta arreta berezia ematen zaio arnasketari, diafragman eta gainerako muskuluetan eragiten baitu.

Onura nagusiak

  • Gorputz-jarreraz jabetzea eta zuzentzea.
  • Gorputza solteago, malguago eta mugimendu arinagoarekin mantentzea.
  • Muskuluen eta artikulazioen zahartzea geldiaraztea.
  • Kirol-errendimendua handitzea eta lesioak prebenitzea.
  • Odol-zirkulazioa hobetzea.

Zuretzat da: 

  • Gainkargak badituzu, bizkarreko, lepoko, hanketako eta besoetako minak badituzu jarrera txarrek eta keinu errepikakorrek eraginda.
  • Sedentarismoak eragindako mugikortasun-arazoak badituzu.
  • Kirolaria bazara eta oso jarduera bizia eta zorrotza egiten baduzu.
  • Zure egoera fisiko orokorra hobetu eta zure gorputzkontzientzia areagotu nahi baduzu.
Adin eta baldintza fisiko guztietarako egokia den lan pertsonalizatua. Lehenengo saioaren aurretik, zure historiaren eta jarreraren balorazio zehatza egingo dugu, zure eragozpenen jatorria identifikatzeko eta lan-estrategia egokia sortzeko.

Eskolak taldean ematen dira, astean behin, ordubetez.