FISIOTERAPIA, AKUPUNTURA eta MEDIKUNTZA TXINATARRA.

Pazientea entzun eta osasuna berrezartzeko egiten dut lan. Min edo sintomaren muina non dagoen argitara ekarri eta teknika ezberdinak erabiliz, pazientearen bidelagun, gorputza norbere onenera eramateko.

Duela 14 urte bukatu nituen Fisioterapia ikasketak Sant Cugateko Gimbernat unibertsitatean. Geroztik lanean, azken hamar urteak Frantzian eta Iparraldean eman ostean eta bertan ikusi, ikasi eta eskuratutako esperientziatik, gorputz bakoitzaren bikaintasunaren bilaketan ondorengo lan tresna hauek erabiltzen ditut:

  • Fisioterapia, eskuekin egindako terapiak: sistema muskuloeskeletikoan, organo eta nerbio sisteman eraginez.
  • Drenaje Linfatikoa.
  • Zizta lehorra (edo punción seca).
  • Akupuntura.

Esperientziaren bitartez, tentsio hauek urrunagotik etor daitezkela ikusita, Posturaren Reedukazioan formatu nintzen eta honek organo edo erraien eta emozioen ateak zabaldu zizkidan.

Fisioterapia Biszeralean espezializatu nintzen. Eskuzko Terapian ezagutzak gehitzeko aukera eman didate formakuntza hauek eta beste hainbatek eta nire jakinminak gidatuta, formakuntzak egiten jarraitzen dut.

P.N.I. edo PsikoNeuroInmunologiak, Sistema Inmunearen ezagutza sakonagoa bilatu eta, norberaren bizimoduak (elikadura, mugitzeko modua edo ariketa fisikoa, loa edo deskantsua, emozioen kudeaketa) osasunari nola eragiten dion ulertzeko bidea ireki zidan.

Pazientea modu integralago batean begiratze hortan, Medikuntza Txinatarrak gizakiokiko duen begiradak eta naturarekin egiten dituen loturak erakarrita, Txinatar Medikuntza Tradizionala ikasi nuen.

Mendeak dituen Txinatar Medikuntza Tradizionalak gorputza, emozioak, pentsamenduak eta gutako bakoitzak inguruarekin duen harremanen desorekan ulertzen ditu bai mina, adikzio ezberdinak, sistema inmunearen funtzionamendu desegokiak eragindako inflamazioak, baita bestelako zailtasunak ere: izan antsietatea, insomnioa, haurdun izateko zailtasunak… eta beste hainbat eta hainbat sintoma.

Gorputza Yin eta Yang energiek osatzen dute, eta hauek era berean txi edo Qi, edo Bizi Energia.

Osasunak energia hauen arteko orekan datza. Energiak, gorputzetik doazen errekak bezela, kanal edo meridiano ezberdinetatik dirau eta energia hauen fluxuaren blokeoa izango da sintoma ezberdinak emango dituena.

 

GEHIAGO JAKIN NAHI DUZU?