YOGA ETA MEDITAZIOA
NURIA GIL
Maila eta intentsitate desberdinetako klaseak eskaintzen ditugu. Guztietan yogaren alderdi terapeutikoa nabarmentzen da, gorputza, nortasuna eta kontzientzia kontuan hartuz une oro. Klase guztietan agertzen diren yogaren inguruko irakaspen filosofikoak eguneroko bizitzan lagunduko digute eta gainera maila guzti hauek errestaurazio-praktika desberdinekin osatzen dira. Praktika hauek onuragarriak dira gure bizitzako momentu desberdinei aurre egiteko. Nerbio sistema orekatu bat izaten laguntzen dute eta bereziki norberaren bizi-zikloetan eragin positiboa dute.
Hatha Yoga I: Yogarekiko jakin-mina baduzu eta ez badakizu nondik hasi, klase hau gomendatzen dizugu. Bertan mugimenduaren eta lerrokaduraren printzipioak ezartzen dira. Printzipio hauek yogako oinarriak eraikitzen lagunduko dute, beti ere, bakoitzaren ikaskuntza erritmoa errespetatuz. Praktika lasaia nahi duen ororerentzat egokia da.
Hatha Yoga II: Yogaren oinarriak ezarri ondoren, pausu bat haratago joango gara. Postura desafiatzaileagoak, pranayama eta meditazioa praktikatuz.
Hatha Yoga III: Yoga munduan esperientzia dutenentzat egokia. Klaseen intentsitatea eta erritmoa handiagoak dira. Argi eta garbi ulertuko duzu, osagai fisikoaz gain, yogako praktikak eguneroko bizitzan duen eragin eraldatzailea eta antzinako irakaspen filosofikoak duten gaurkotasuna.
Yoga terapeutikoa: Bereziki egokia edozein patologia, gaitz edo lesioa duten pertsonentzat. Aulkiak, bolsterrak, mantak, gerrikoak eta blokeak bezalako euskarriak erabiltzen dira. Klaseetako sekuentziak zehatzak dira eta yogako posturak beste diziplina batzuekin konbinatzen dira. Entrenamendu funtzionala, adibidez.