JOKIN BERRA

Diagnosi diferentziala egin ondoren, Akupuntura erabiltzen dut,
orratzen bitartez (edo moxarekin) meridianoetan energia fluxua berrezarri eta orekatu eta honela,osasuna berreskuratzeko.
Lanaz aparte, naturan egotea maite dut. Gure inguruko mendietan, lan osteko plazerrean edo abentura bila, izan etxe inguruan, Pirineoan edo urruneko mendietan.
Itsasoko uretan ere onura haundia aurkitzen dut, eta surfaren bitartez itsasoaren indarrarekin jolasteko aukeraz gozatzen dut.
Kultura eta bizimodu ezberdinak ikusi eta ulertzea asko gustatzen zait, bertako kolore, doinu, soinu eta hizkuntzak.
Musika entzuteaz gain, musikan aritzea ere gustuko dut. Eta ahal dudan heinean, gure herri eta kulturari nire aletxoa gehitzea.