JONE MENDARTE
DIETETIKA ETA NUTRIZIOA
Dietyst urteetan zehar, gehiegizko pisua duten pertsonei eta elikaduraren bidez osasuna hobetu nahi duten pertsonei arreta pertsonalizatua emateko egindako ikerketaren eta esperientziaren emaitza da.
Ospitalean egin dudan ibilbidean, ikusi ahal izan dut batzuetan gaixotasunak gure organismoa honda dezakeela desnutriziora eraman arte. Bi mutur horiek, obesitatea eta desnutrizioa, sendatzeko gaitasuna murrizten dute.
Denok dakigu askoz errazagoa dela prebenitzea sendatzea baino, eta egoera larriagotzen denean indarberritzea konplikatu egin daitekeela. Horregatik, funtsezkoa iruditzen zait prebentzioa, elikaduran eta bizimodu osasungarrian oinarritua. Hain zuzen ere, nutrizioari eta osasunari buruzko tailer teoriko praktikoen bidez ohitura onak sustatzea da Numai eta Dietyst-en arteko lotura nagusia.
Mundu modernoko egungo bizimoduaren eta eritasun metabolikoen areagotzearen arteko lotura estutik abiatuta, gure helburua da interesdunei elikadurari eta jarduera fisiko osasungarriari buruzko oinarrizko ezagutzak helaraztea, kontzientziazioa eta norberaren osasuna kudeatzeko gaitasuna indartzeko.