MAIALEN ARANEGI

FISIOTERAPIA, OSTEOPATIA ETA PSIKONEUROINMUNOLOGIA
Organismoaren desoreka ez da arrazoi batengatik bakarrik, askorengatik baizik, faktore anitzekoa dela esan daiteke:
–Kimikoa: Elikadura, sendagaiak, ingurumen-toxikoak, osagarriak, patogenoak (onddoak, birusak, parasitoak, bakterioak).
–Egiturazkoa: mugimendu errepikakorrak, denboran zehar mantendu diren jarrerak, sedentarismoa, istripuak edota traumatismoak.
–Emozionala: gorabeherak aldartean, emozio erreprimituak, estresa.
–Energetikoa: blokeoak energiaren mailan.
–Espirituala: balioak, sinesmenak, bizitzaren zentzua.
Kontsultan zure desoreken kausa posibleei buruz ikertzen dut eta hobetzeko aukerei buruz hitz egiten dizut. Tratamenduetan zehar, nire helburua, eragiten ari zaizkizun faktoreetan kontzientzia hartzea da, eta osasuna hobetzeko zure erantzukizun-zatia onartzen laguntzea. Nire ohiko lan-tresnak Eskuak dira; zure gorputza entzuten, zure ehunen egoera sentitzen eta lesio eta blokeo zehatzak tratatu ahal izaten laguntzen didate.
Fisioterapiako diplomaturari gorputzaren oreka bilatzeko bidean eman ditudan lehen pausoengatik eskerrak ematen dizkiot. Sei urteko osteopatia ikasketek giza gorputzaren ikuspegi globalagoa eman zidaten, eta psikoneuroinmunologia graduondokoak (PNI) organismoaren ikuspegi integral horretan gehiago sakontzen lagundu zidan. Ikerketara bideratutako Nutrizio eta Osasun Masterrarekin, zientzian oinarritutako informazioa maneiatzeko tresnak eskuratu nituen.
Ikaskuntza horiek guztiek, hamasei urteko esperientzia klinikoarekin batera, gaur egun dudan lan-moldera eraman naute: nire kontsultara ekarri zaituzten sintomen jatorria aztertzea, aldaketa sakon eta iraunkorrak egiten laguntzeko.
Numain, hainbat diziplinatako profesionalekin sinergian lan egiteko aukera dut, gure zentrora iristen den pertsona bakoitzaren osasuna osotasunean lantzeko.
Nire lanbidea maite dut, horregatik etengabe ikasten ari naiz. Giza gorputza eta naturarekiko duen lotura miresten ditut.
Eta nitaz gehiago jakin nahi baduzu, kontsultan ez nagoenean, aire librean kirola egiten aurki nazakezu, mendian paseatzen, edo nork daki! munduko edozein txokotan furgonetarekin eta konpainia onarekin.