NURIA GIL
YOGA ETA MEDITAZIOA
Begirada atzera bota eta iada duela 10 urte baino gehiago hasi nintzela Yoga ikasten, Sanatana Dharma eskolan.
Bertan, Yoga hitzaren esanahiari buruzko galdera eta paradigma batzuei erantzuteko aukera izan nuen, ulertzeko gai nintzena eta oraindik ere erantzuteko gai izan ez naizena. Esan oraindik disziplina eder eta itxaropentsu honetan, egunero erantzuteko galderak sortzen zaizkidala, hori da nire praktikarako eta ikasketarako gogoa bizirik mantentzen duena.
Yoga praktikatzen hasi nintzenetik, filosofia hori nire eguneroko bizitzan txertatuta dago. Diziplinaren adar guztiekin zerikusia duten irakasle eta profesionalekin erregulartasunez elkartu eta ikasten dut. Ohituraz eta disziplinaz joaten naiz tokiko, estatuko eta atzerriko eskola, ikastaro zein prestakuntzetara. Eskolak eta tailer teoriko/praktikoak emateaz gain, praktika, elkartzeko eta meditazio erretiroak ere antolatzen ohi ditut. Egun agiriak luzatzeko ziurtapen-prozesuaren barruan nago, Yoga irakasleak prestatuz eta titulazioak ematen didan, agiriak luzatzeko gaitasun horrekin.
Yogaren itsaso zabalean, une honetan nire jardunean eragin handiena duen estiloa, Anusara Yoga da. Oso irakaskuntza inspiratzailea da, Filosofia eta Lerrokatzearen Oinarri Unibertsalak uztartzen dituena eta nigan izan duen eta izaten jarraitzen duen eragin sakona eta inspiratzailea hori sentitu eta hazten lagundu didana.
Hasieratik transmititu didate Hatha Yoga-ren aldeko grina, baita Neelakantha sistemarekin egiten dudan meditazioaren garrantzia eta zentzua ere.
Praktika erabat barneratuta sentitzen dut nire bizitzan, bide horretan aurrera jarraitzen dut barneko argiaren bilaketan sakontzeko asmo irmoarekin eta niretzat oso garrantzitsua den zerbait, munduari modu zintzoenean adierazten jarraitzea da.
Bitxikeria bezala, musika zaletasunak eta bidaiatzeko prest egoteak, nazioarteko aitortza duten irakasleekin praktikatzeko eta ikasteko aukera handiiak eskeini dizkit batzuetan nahita eta beste batzuetan musikak erakarrita bezala…Horrela izaten jarraitzea nahiko nuke…