
Nola antolatzen da gure gorputza bere buruari eusteko eta mugitzeko? Zer harreman dago gorputzaren erdigunearen, euskarriaren, grabitatearen eta arnasketaren artean?
Yoga intentsibo honetan, sistema endokrinoa ikuspegi somatiko batetik esploratuko dugu, giltzurrun gaineko guruinei arreta berezia eskainiz eta gorputz osoaren antolaketarekin duten lotura aztertuz.
Mugimenduaren, arnasketaren eta asana-praktikaren bidez, euskarriaren, pisuaren eta xamurtasunaren esperientziara hurbilduko gara, gure gorputza bizitzeko eta mugitzeko moduan duten eragina esploratuz.
Hatha Yoga praktika eta ikuspegi somatikoa elkartuko ditugu, gorputza sentitzeko, behatzeko eta esploratzeko beste ikuspegi batzuk zabaltzeko.
NORENTZAT?
Yoga praktikatzen duten eta beren praktikari beste ikuspegi batzuk gehitu nahi dizkioten pertsonentzat. Ez da beharrezkoa sistema endokrinoari edo landuko dugun gaiari buruzko aurretiazko ezagutzarik izatea.
INTENTSIBOAREN DATUAK
📅 Azaroak 15, igandea
🕙 10:00–13:00
📍 Numai Ongizate Zentroa · Oiartzun
💶 38 €
IZEN-EMATEAK
Zure plaza erreserbatzeko, jarri nirekin harremanetan 615 749 103 zenbakian edo jarraian dagoen loturaren bitartez.
Gorputza xamurtasunez esploratzeko, entzuteko eta mugitzeko aukera berriak aurkitzeko gunea izango da🌀.
Nuria Gil
Numai Ongizate Zentroa