Ikastaro hau zuretzat da baldin eta gelditu, arnasa lasaiago hartu eta zeure burua modu kontzienteago batean zaintzen hasi nahi baduzu.

Ez duzu aurretik esperientziarik behar, ezta malgutasunik edo “yogaz jakitea” ere.
Nahikoa da jakin-mina izatea eta zuretzat espazio bat hartzeko gogoa.

Hiru saio hauetan pixkanaka hurbilduko gara praktikaren oinarrietara:
— Mugimendu kontzientea (asanak), pertsona bakoitzera egokituta, gorputza egonkortasun eta konfiantza handiagoz bizitzeko
— Arnasketa (pranayama), nerbio-sistema baretu eta erregulatzeko
— Meditaziorako sarrera, arreta lantzeko eta presentzia argiago bat garatzeko
— Erlaxazioa, praktika integratzeko eta atseden sakonagoa sustatzeko

Proposamena da zeure burua entzuten hastea, oinarri sendo bat eraikitzea eta hemen bizitakoa egunerokotasunera eramatea.

Inoiz pentsatu baduzu “yoga ez da niretzat”, hau izan daiteke hasteko leku egokia. ?

⏰ Ordutegia: 18:00 – 20:30
?Prezioa: 95€
?Lekua: Numai Ongizate Zentroa (Oiartzun)
? Plaza murriztuak
✏️ Izen-emateak: nuria@numai.eus / 615749103