
Ikastaro hau Yogan hasi edo praktika eguneratu zein aktibatu nahi duten pertsonentzat pentsatuta eta bideratuta dago.
Yoga, posturen sekuentzia baino askoz gehiago da, horretarako, gorputzaren lerrokatzeak eta Yogaren sustraiak, oinarriak eta filosofia ezinbestekoak dira. Guzti honek kohesioa eta sendotasuna emango die norberak dituen Yoga oinarriei, modu honetan, norbere buruarekin harreman kontzienteagoa eta sakonagoa garatzeko aukera izango du.
Bi ordu t`erdiko hiru saio izango dira, Hatha Yogako teknikak ulertu eta zuzenean bizitzeko. Saio hauen helburua klase erregularretan jakintasun, ziurtasun nahiz konfidantza handiagoa izatea izango da.
Edukia:
· Sarrera: Zer da Yoga? Oinarri filosofikoak.
· Praktika: Oinarrizko posturak (Asana): Forma eta lerrokatzea. Onurak eta kalteak, nola egokitu ditzakegu gure beharretara.
· Arnasketa (Pranayama): Oinarrizko teknikak.
· Meditazioa: Nola hasi eta Yogarako hain garrantzitsua izatearen zergatia.
· Erlajazio eta kontzentrazio teknikak.
Irakaslea: Nuria Gil
Irailak 12, 19 eta 26 | Ostirala | 18:00etatik 20:30ak bitarte
Prezioa: 90€
Namaste
Izen-emateak: nuria@numai.eus / Whatsapp 615749103